soluzioak eta zerbitzuak

soluzio adimendunak eskaintzen
ditugu osasun-sektorerako

Gure esperientzian eta know-howan oinarritutako egiteko modu propio bat.

Lositeken DNA

Ikuspegi globala duen azterketa xehe batetik abiatzen gara. Egungo eta etorkizuneko beharrei buruzko datuak jasotzen dituen erradiografia bat egiten dugu, bezero bakoitzari dagokion soluziorik onena proposatzeko.

Identifikatutako eskakizunak eta helburuak biltzen dituen proiektu logistiko pertsonalizatu bat garatzen dugu. Prozesu operatiboak hobetzeko plan teknologiko integral bat ematen dugu, betiere etengabeko iraunkortasuna kontuan hartuta.

Soluzioak garatzeaz eta abian jartzeaz arduratzen gara, bai eta osasun-zentroko gainerako sistema informatikoekin integratzeaz eta osasun-langileen prestakuntzaz ere. Inplementazio bakoitza arrakastatsua izateko pieza guztiak ditugu.

4. Bidelagunak

Gertuko eta tokiko jarraipena egiten dugu, laguntza teknikoaren eta asistentziaren bidez. Lositek konfiantzazko aliatu logistiko bihurtzen da prozesuak etengabe hobetzeko eta etorkizunean eskalagarritasuna lortu ahal izateko.

Eskaintzen ditugun onurak

Sendagaien eta osasun-materialaren prozesu logistikoaren kudeaketa integrala.
Pazientearen segurtasuna bermatzen dugu sendagaien eta osasun-produktuen erabateko trazabilitatearen bidez.
Osasun-laguntzaren kalitatea areagotzea bultzatzen dugu.
Eraginkortasun operatiboa hobetzen laguntzen dugu produktibitatea handiagotuz.
Stock eta inbentario mailak optimizatzen ditugu.

Bisitatu gure ospitalea

LST SmartHoca

LST SmartPharma

LST SmartKanban

LST SmartPharma

LST SmartKanban

LST Stockart

LST Sintesi

LST Stockart

LST AnestesiaSmart

LST SmartRFID

LST SmartKanban

LST SmartCart

LST SmartKanban

LST Stockart

SOFTWAREA

Ospitaleko operatiban soluzioak eta fluxuak integratzeko sistema adimenduna.

Gure produktuak

LST SmartPharma

Biltegiratze bertikaleko karrusel automatizatua

Gehiago ikusi

LST SmartHoca

Biltegiratze horizontaleko karrusel automatizatua

Gehiago ikusi

LST Sintesi

Sendagaiak banatzeko robot automatizatua

Gehiago ikusi

LST SmartKanban

Konpartimentu bikoitzeko KANBAN biltegiratze-sistema automatikoa

Gehiago ikusi

LST SmartRFID

RFID teknologia duen armairu automatikoa

Gehiago ikusi

LST Stockart

Sendagaiak banatzeko armairu automatizatua

Gehiago ikusi

LST AnesthesiaSmart

Ebakuntza-gelako
anestesia-orga

Gehiago ikusi

LST SmartCart

Ohe ondoko banaketarako orga adimenduna

Gehiago ikusi

Galys

Biltegiak kudeatzeko software propioa.

Operatiba logistiko integratua

Galys, biltegiak kudeatzeko gure softwarea, sistema adimendun bat da eta osasun-zentroan dauden prozesu intralogistiko eta ekipamendu guztien komunikazioa ahalbidetzen du modu malgu eta eskalagarrian.

Gehiago irakurri

Ikuspegi globala

Galys biltegiak kudeatzeko sistemak ospitaleko hornidura-kate osoa monitorizatzeko eta kudeatzeko aukera ematen du; izan ere, instalatutako ekipamendu guztiak eta horien prozesu logistikoak denbora errealean integratzen ditu, eta kokapen bakoitzaren informazio zehatzaren berri du.

Gehiago irakurri

Integrazio-zentroa

Galys biltegiak kudeatzeko sistema datu-integraziorako zentro erreal eta eraginkor bat da, eta gure soluzioen eta ospitaleko informazio-sistemen arteko komunikazioa ahalbidetzen du.

Gehiago irakurri

Neurrira egindako proiektu bat

Biltegiak kudeatzeko sistema propio bat izateak aukera ematen du integrazio eta funtzionalitate berriak malgutasunez garatzeko ospitale bakoitzerako.

Datuen kudeaketa prediktibo eta analitikoa

Datu-ustiapenean, adimen artifizialean eta ikaste automatikoan oinarritutako monitorizazioaren ondorioz, software hau gai da hobekuntzak proposatzeko, mantentze-lanak programatzeko eta konfigurazio berriak gomendatzeko. Azken batean, erabakiak hartzen laguntzen du.

Gure zerbitzuak

Beti gertu

Laguntza eta euskarri teknikoa

Egiaztatutako esperientzia duen talde tekniko bat dugu profesional sanitarioen zerbitzura. Aurrez aurreko edota urruneko laguntza-zerbitzua eskaintzen dugu urteko egun eta ordu guztietan.

Ekipamenduak berritzeko eta eguneratzeko zerbitzuak

Gure profesionalen know-howari eta gure kudeaketa-softwareari esker, osasun-zentroetan jada instalatuta dauden ekipamenduak eta biltegiak berritzeko zerbitzua eskaintzen dugu. Horrela, ekipamenduen bizi-zikloaren balioa handitzea eta hura luzatzea lortzen dugu, bai eta jasangarritasunaren alde egitea ere.

Mantentze-lan prediktibo, prebentibo eta zuzentzailea

Ekipamendu eta instalazioen mantentze-lanak erabilgarritasuna bermatzeko bide gisa ulertzen ditugunez, mantentze-lanen 3 mailetan lan egiten dugu: aurreikuspena, prebentzioa eta zuzenketa. Osasun-zentroetan jada instalatuta dauden ekipamenduetara moldatzen gara.

Ingeniaritza logistikoa

Balio erantsi gisa, ospitalearen ekosistema osorako aholkularitza- eta ingeniaritza-zerbitzuak eskaintzen ditugu. Ildo horretan, erosketa-zentralak, plataforma logistikoak eta haien hornitzaileak hartzen ditugu kontuan.

Zure kasua aztertu nahi?